Ir al contenido principal

Entradas

GARAI HONETAKO JAZARPENAK

Kaixo, irakurleok! via GIPHY Badakizuenez, eskola errealitatean hainbat eskola-jazarpen sortzen dira. Baina asken urteotan, teknologia berriak direla eta, jazarpen horiek interneten bidez ere gertatzen dira. Horri ziberbullina deitzen diogu.  Gai hori buruan izanda, blog honetan ziberbullina zer den zehaztuko dut. Gainera, hainbat informazio konparatuz identifikatzeko erak eta nola aurre egin azalduko dut. Ziberbullinak dituen ondorioak aztertuko ditut eta nola sahiestu ahal diren. Azkenik klasean tailer bat egiteko baliabideak eta materialak aurkeztuko ditut.  Espero dut zuen gustokoa izatea.  HAS GAITEZEN!!! via GIPHY

Zer da ziberbullyina?

Hasi baino lehen beharrezkoa da termino hau kokatzea, hau da, zer den eta zer ez azaltzea.  Ziberbullyina medio telematikoen bidez ematen den jazarpen psikologikoa da, hala nola, interneten, mugikorraren edo online dauden bideo-jokoen bidez nagusiki. Internet bidezko jazarpen sexualak edo helduek eginikoak ez dira ziberbullyinaren esparru barruan kokatzen, izan ere horiek beste jazarpen mota batzuk baitira. Beraz, ziberbullyina izateko partaideak adin gabekoak izan behar dira. Laburbilduz, z iberbullynari esaten zaio adingabeko batek beste bat torturatzen, mahatxatzen, apaltzen edo eragozten duenean interneten, mugikorraren, bideo jokoen edo edozein IKTen bidez. 2009ko Martxoan INTECOk egindako ikerlana erreferentziatzat hartuta, ziberbullyina IKTen bidez, berdinen arteko jazarpenari esaten zaio, bere barne hartuta xantai, irain eta abarreko ekintzak. Adibide batzuk honako hauek dira: Interneten eskegi pertsona baten argazki konprometitu bat, datu pertsonalak, zer o zer...

Nola detektatu ahal dugu?

Garrantzi handia du ahalik era azkarren detektatzeak, izan ere, modu horretan kalteak minimoak izango dira. Ziberbullyinaren ezagutza soil batzuk izateak ez du ziurtatzen hori identifikatzeko eta prebenitzeko gai izango garenik. Hori detektatzeko ezaugarri batzuk honako hauek dira: Biktimaren aldeko joerak: Sare sozial baten pasahitza ematea norbaiti Datu pertsonalak sarean jartzea Humore aldaketa bortitzak Bere iritzi eta eskubideen defentza eza Isolatzeko ohitura Autoestimu baxua   via GIPHY Erasotzailearen aldeko joerak: Beste norbaiten identitatea lap urtzea Bere ustean bideo "dibertigarriak" erakutsi edo zabaltzea biktima aurrean delarik beragaz barre egiteko  Indarkeriaren justifikazioa Errespetu faltak edonorekiko

Nola egin ahal diogu aurre?

Eusko Jaurlaritzak gure ikastetxeetan ziberbullyinari aurre egiteko protokolo bat garatu du. Horretan hainbat jarraibide azaltzen dira.  Beraz, behin ziberbullyin kasu baten aurrean gaudela egiaztatu eta baieztatu dugunean, zuzendaritza taldeak ikastetxeko inspektoreari helarazi beharko dio, modu horretan kasuan esku hartu eta arau zuzentzaileak ezartzeko. Eman beharreko pausu eta ekintza guztiak ondo pentsatu eta prestatu behar dira, izan ere, hutsegi txiki batek arazo handiak ekar ditzake. Esku hartzea lau pututan banatzen da: 1. Ikasle guztiekin hartutako arauak Jazarpen kasu bat pairatzeak ikasle denak horren ete bere ondorioen jakitun izatera sustatu behar dugu. Modu horretan, besteei jarraitzaile ez izatera bultzatuko diegu, isiltasun legea baztertuko dugu eta haien morala aberastuko dugu. Hainbat ekintza egin ahal dira hori sustatzeko, hala nola, autokonfiantza eta autoestimua butzatu edo sentimendu eta emozioen kaleratzea bultzatu. 2. Biktimarekin hartutako araua...

Ondorioak

Ziberbullyinak normalean ondorio negatiboak ekartzen ditu bertan parte hartzen duten pertsona guztientzako, bai erasotzailearentzako, bai biktimarentzako baita ikusleentzako ere.  Ikerketa batzuk esaten duten moduan, ziberbullyinaren ondorioak jazarpen arruntak sortzen duten ondorioen bezalakoak dira. Izan ere, erasoa  birtuala izateak ez du esan nahi biktimak edo erasotzaileak babes berezirik duenik.  Ondorio batzuk honako hauek dira: Ziberbullyina jasaten duten pertsonak, deprezioa eta antsietatea sufritzeko posibilitate handiagoak dituzte. Bestalde jarrera arazoak, arazo sozialak edota drogak kontsumitzeko probabilitate igoerak dituzte. Haien autoestimua eta konfiantza pertsonala murrizten da. Horren ondorioz, harremanak gutxitzen dira, emaitz akademikokin batera.  Ziberbullyina jasaten duten pertsonek, etorkizun batean erasotzaile bihurtzeko aukerak dituzte.  Biktimetan haserre, amorru, tristura, frustrazio eta babesgabetasun sentimenduak so...

Netiquette

Egunerokotasunean bezala, Interneten ere zenbait arau daude erabilera ona eta osasuntsua eman ahal izateko. Arau multzo horri Netiquette deritze.  Beraz, Netiquette Interneten elkarbizitzeko eta erabilera on bat egiteko sortutako arauen multzoa da. Erabiltzaile guztiek arau horiek errespetetu behar dituzte Internetek eskaintzen dituen baliabideak erabili nahi badituzte. 1994. urtean, Virgina Sheak Interneteko araudi liburu bat idatzi zuen, eta hori oinarri hartuta gaur egun ditugun arauak sortu edo birformulatu dira. Araudi horretan edozein erabiltzaileek erabili behar dituzten arau funtsezkoak daude. Nahiz eta bistan egon, sarean pertsonekin harremantzen garenez kontuan izan behar dira honako puntu hauek: Heziera oneko pertsonak izan behar gara nahiz eta beste batek zurekin horrela ez izan. Argi eta garbi utzi behar da eman nahi duzu mezua, idatzizko mezuak direnez gaizki ulertu ahal dira eta. Zuzen idatzi behar da, akatz ortografikoz betetako mezuak itxura txarra ematen ...

Beste sare sozial batzuk

Ikastetxean IKT berrien erabilera ona nolakoa den erakusteko beharra dugu. Badakigu gaur egungo ia gazte guztiek sare sozialen munduan murgilduta daudela, baina inork ez die inoiz erakutzi nolakoa izan behar den erabiltzeko era egokia. Horregatik familiek eta ikastetxeak elkarrekin lan egin behar dute helburu hori bete ahal izateko.  Umeen ikaskuntza prozesuan hainbat sare sozial ezberdin erabili ahal dituzte. Horien erabilerarekin errespetua eta erabilera osasuntzua sustatuko dute. Azken finean konturatu barik netiquetteko hainbat arau praktikan jartzen egongo dira eta horiek barneratuko dituzte gero haien etorkizunean beste sare sozial batzuk ondo erabiltzeko.  Hona hemen bi adibide: Edmodo: Edmodo hezkuntzarako plataforma bat da, arriskurik gabeko Sozial Media batek dituen abantaila guztiak ditu. Bere teknologia ikasleen, irakasleen eta gurasoen arteko ingurune bat sortzen du. Helburua mezuak, dokumentuak edo gertaerak partekatzea da. Edomodon 3 profil mota daud...