Eusko Jaurlaritzak gure ikastetxeetan ziberbullyinari aurre egiteko protokolo bat garatu du. Horretan hainbat jarraibide azaltzen dira.
Beraz, behin ziberbullyin kasu baten aurrean gaudela egiaztatu eta baieztatu dugunean, zuzendaritza taldeak ikastetxeko inspektoreari helarazi beharko dio, modu horretan kasuan esku hartu eta arau zuzentzaileak ezartzeko. Eman beharreko pausu eta ekintza guztiak ondo pentsatu eta prestatu behar dira, izan ere, hutsegi txiki batek arazo handiak ekar ditzake. Esku hartzea lau pututan banatzen da:
1. Ikasle guztiekin hartutako arauak

Jazarpen kasu bat pairatzeak ikasle denak horren ete bere ondorioen jakitun izatera sustatu behar dugu. Modu horretan, besteei jarraitzaile ez izatera bultzatuko diegu, isiltasun legea baztertuko dugu eta haien morala aberastuko dugu. Hainbat ekintza egin ahal dira hori sustatzeko, hala nola, autokonfiantza eta autoestimua butzatu edo sentimendu eta emozioen kaleratzea bultzatu.
2. Biktimarekin hartutako arauak
Irakas talde guztiak, zuzendaritza taldearekin eta aholkulariekin batera, ikasle guztiekin hartutako arauez haratzago, beste arau baatzuen ezarketaren inguruan eztabaidatu beharko dute, biktimaren ongizatea helburutzat hartuta. Horren adibide bat izan ahal da zibermentoreen programa, hau da, sare sozial zein teknologian adituak diren banaoek erabilera egokiak eta nola ziberbullyina ekiditu azalduko dute.
3. Familiren ikuspuntutik nola jardun
Hainbat jarraibide daude ountu honetan, honako hauek dira batzuk:
- Online eginiko mugimenduen jakitun izan behar dira gurasoak.
- Haien seme alaben euskarri izan behar dira.
- Ikastetxearekin antolatutako batzarretara joan beharko dira haien seme alaben jarrera eta jokabidea zein den jakiteko.
- Haien iritzia emateko libre izan behar dira.
4. Erasotzailea identifikatzekotan hartutako arauak
Hainbat badaude ere, hauek dira horietako batzuk:
- Bizikidetza planan jasotako arauak ezarri eta bete beharko ditu.
- Jokabidea hobetzeko programen ezarpena.
- Eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzeko debekua.
- Familiren laguntza erasotzailearen jokabidea hobetzekotan, internet zein mugikorraren erabilera egoki batera mugatu.
Comentarios
Publicar un comentario