Garrantzi handia du ahalik era azkarren detektatzeak, izan ere, modu horretan kalteak minimoak izango dira. Ziberbullyinaren ezagutza soil batzuk izateak ez du ziurtatzen hori identifikatzeko eta prebenitzeko gai izango garenik.
Hori detektatzeko ezaugarri batzuk honako hauek dira:
- Biktimaren aldeko joerak:
- Sare sozial baten pasahitza ematea norbaiti
- Datu pertsonalak sarean jartzea
- Humore aldaketa bortitzak
- Bere iritzi eta eskubideen defentza eza
- Isolatzeko ohitura
- Autoestimu baxua
- Erasotzailearen aldeko joerak:
- Beste norbaiten identitatea lapurtzea
- Bere ustean bideo "dibertigarriak" erakutsi edo zabaltzea biktima aurrean delarik beragaz barre egiteko
- Indarkeriaren justifikazioa
- Errespetu faltak edonorekiko

Comentarios
Publicar un comentario