Ir al contenido principal

Zer da ziberbullyina?

Hasi baino lehen beharrezkoa da termino hau kokatzea, hau da, zer den eta zer ez azaltzea. 

Ziberbullyina medio telematikoen bidez ematen den jazarpen psikologikoa da, hala nola, interneten, mugikorraren edo online dauden bideo-jokoen bidez nagusiki. Internet bidezko jazarpen sexualak edo helduek eginikoak ez dira ziberbullyinaren esparru barruan kokatzen, izan ere horiek beste jazarpen mota batzuk baitira. Beraz, ziberbullyina izateko partaideak adin gabekoak izan behar dira.
Laburbilduz, ziberbullynari esaten zaio adingabeko batek beste bat torturatzen, mahatxatzen, apaltzen edo eragozten duenean interneten, mugikorraren, bideo jokoen edo edozein IKTen bidez.

2009ko Martxoan INTECOk egindako ikerlana erreferentziatzat hartuta, ziberbullyina IKTen bidez, berdinen arteko jazarpenari esaten zaio, bere barne hartuta xantai, irain eta abarreko ekintzak.
Adibide batzuk honako hauek dira:

  • Interneten eskegi pertsona baten argazki konprometitu bat, datu pertsonalak, zer o zer pertsona hori lotsatzen duena eta bere inguruneko pertsonekin partekatzea...
  • Komentario mingarriak utzi foroetan edo biktimaren identitatea hartuta txantetan parte hartu jarrera erasotzaile batekin gero ondorioak beregana jotzeko.
  • Gezurrezko zurrumurruak zabaltzea eta horien bidez biktima jarrera gaitzegarri, iraingarri edo desleial bat izan duela pentsatuko dute eta beste pertsonek bere jazarpenak hartuko dituzte, esaten dena zalantzetan jarri gabe.
  • Lehenik bere pasahitza hartu, hau aldatu erabiltzaileak erabili ez dezan eta bere postan dauden mezuak irakurri bere intimitatea urratzen.


Comentarios

Entradas populares de este blog

Netiquette

Egunerokotasunean bezala, Interneten ere zenbait arau daude erabilera ona eta osasuntsua eman ahal izateko. Arau multzo horri Netiquette deritze.  Beraz, Netiquette Interneten elkarbizitzeko eta erabilera on bat egiteko sortutako arauen multzoa da. Erabiltzaile guztiek arau horiek errespetetu behar dituzte Internetek eskaintzen dituen baliabideak erabili nahi badituzte. 1994. urtean, Virgina Sheak Interneteko araudi liburu bat idatzi zuen, eta hori oinarri hartuta gaur egun ditugun arauak sortu edo birformulatu dira. Araudi horretan edozein erabiltzaileek erabili behar dituzten arau funtsezkoak daude. Nahiz eta bistan egon, sarean pertsonekin harremantzen garenez kontuan izan behar dira honako puntu hauek: Heziera oneko pertsonak izan behar gara nahiz eta beste batek zurekin horrela ez izan. Argi eta garbi utzi behar da eman nahi duzu mezua, idatzizko mezuak direnez gaizki ulertu ahal dira eta. Zuzen idatzi behar da, akatz ortografikoz betetako mezuak itxura txarra ematen ...

GARAI HONETAKO JAZARPENAK

Kaixo, irakurleok! via GIPHY Badakizuenez, eskola errealitatean hainbat eskola-jazarpen sortzen dira. Baina asken urteotan, teknologia berriak direla eta, jazarpen horiek interneten bidez ere gertatzen dira. Horri ziberbullina deitzen diogu.  Gai hori buruan izanda, blog honetan ziberbullina zer den zehaztuko dut. Gainera, hainbat informazio konparatuz identifikatzeko erak eta nola aurre egin azalduko dut. Ziberbullinak dituen ondorioak aztertuko ditut eta nola sahiestu ahal diren. Azkenik klasean tailer bat egiteko baliabideak eta materialak aurkeztuko ditut.  Espero dut zuen gustokoa izatea.  HAS GAITEZEN!!! via GIPHY

BIBLIOGRAFIA

CiberBullying. (d.g.). CiberBullying . ¿Qué es el Ciberbullying?: https://www.ciberbullying.com/cyberbullying/que-es-el-ciberbullying/     helbidetik eskuratua Eusko Jaurlaritza. (2011). Protocolo de actuación escolar ante el ciberbullying. EMICI. orr. 21-42 Gratacos, M. (d.g.). Lifeder.com . Ciber bullying: características, causas y consecuencias: https://www.lifeder.com/ciberbullying/#Como_se_manifiesta_el_ciberbullying   helbidetik eskuratua LEOteca. (d.g.). LEOteca. LEOTECA ES...: https://www.leoteca.es/leoteca   helbidetik eskuratua sfilippi. (2013.eko urriak). internetlab. ¿Qué es la netiquette?: https://www.internetlab.es/post/2557/netiquette/   helbidetik eskuratua TICbeat. (2017.eko urriak). TICbeat. Edmodo: Qué es, cómmo funciona y porqué debes utilizarlo en el aula: https://www.ticbeat.com/educacion/edmodo-que-es-como-funciona-y-por-que-debes-utilizarlo-en-el-aula/    helbidetik eskuratua